Branka
Pasai Antxoko (Gipuzkoa) euskara hutsezko herri aldizkaria. 1999ko abenduan kaleratu zen lehen aldiz. Pasai Antxon du egoitza eta Arnasa euskara elkarteak argitaratzen du. Hilabetekaria da, 2.500 ale argitaratzen dira eta doan banatzen da. 28 orrialde izaten ditu normalean aldizkariak eta Pasaian banatzen da. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkaria.