brankia
iz. Sin. zakatz. Uretako animalien arnas organoa, mintzezko xafla edo hari izpi multzo batean datzana. v Uretako animalia gehienek gorputzaren kanpoaldean edo barruan izaten duten arnas organoa. Xafla itxurakoa izaten da; anelidoek, artropodoek, ekinodermoek, uretako soinberek eta kordatuek brankien bidez hartzen dute arnasa. Brankiek isurkari bat izaten dute, bereganatzen duten oxigenoarekin aberasten dena. Arrainetan xaflatxo ugarik osatzen dituzte brankiak, eta buruaren bi alboetan egoten dira; zenbait intsektuk brankia trakeadunak izaten dituzte; oskoldunetan, hankak mugitzen dituztenean, betetzen dute bere arnasketa funtzioa brankiek.