Bourbaki, Nicolas
Frantziako matematikari gazte batzuek (H. Cartan, C. Chevalley, J. Delsarte, J. Dieudonné eta A. Weill) osaturiko taldeak hartu zuen izena (1933). Artikulu ugarien ondoren, Bourbakik oinarrizko lan handi bat eman zuen argitara 1940an: Les Élements de mathématiques (Matematika elementuak). Lan hau 1969. urtean osatu zen albiste historikoekin batera: Élements d’histoire des mathématiques (Matematikaren historiaren elementuak). Bourbakiren kezka nagusiak matematika zientzia axioma sendoetan oinarritzea izan da; hizkuntza matematikoa logika formala eta multzoen teoriaren bitartez kodetuz eta argituz egitura komunez hornitu nahi dira matematikaren adarrak.