Bloch, Ernest
Estatu Batuetako musikagilea, jatorriz Suitzakoa (Geneva, 1880 - Portland, Oregon, 1959). Biolin-jotzailea zen; Lausanako orkestraren buru izan eta gero Europa utzi eta Ameriketara jo zuen (1916) Kaliforniako unibertsitateko irakasle izateko 1930. urtea arte. Ganbera musikarako konposizio ugari sortzeaz gainera lan hauek egin zituen, besteak beste: Macbeth (opera, 1909) eta Israël: Poèmes juifs (sinfonia).