Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blixen, Karen

Daniar eleberrigilea (Rungsted, 1885 - Rungsted, 1962). Isak Dinesen izengoitiaz Zazpi Ipuin gotiko (1934) eman zuen argitara, eta Les Voies du châtiment eleberri beltzaren pastitxea Pierre Andrézel izengoitiz. 1914. urtetik 1931. urtea arte Afrikan bizi izan zen. Afrikako landetxea (1937), zinemara eramana, Neguko ipuinak (1942) eta Azken ipuinak (1957) elaberriek Afrika dute gogoan. Berea da, halaber, Itzalak belazeetan (1960).