Bloembergen, Nicolaas
Estatubatuar fisikaria, jatorriz alemaniarra (Dordrecht, 1920). Utrechteko Unibertsitatean egin zituen fisikako ikasketak. Ondoren, 1945. urtean, Estatu Batuetara aldatu zen, eta ikerketa lanak egiten hasi zen Harvardeko Unibertsitatean. Han irakasle laguntzaile gisa jardun zuen lehenik; irakasle izendatu zuten 1957. urtean, eta irakasle emeritu egin zuten 1990ean. Gai likido, solido eta gasen erresonantzia magnetiko nuklearraren eta erresonantzia ferromagnetikoaren inguruan egindako lanengatik da, batez ere, ezaguna; laser bidez bakarrik antzeman daitezkeen fenomenoak ikertu zituen, eta erradiazio eletromagnetikoek materiarekin nolako elkar-eragina duen aztertu zuen. 1981. urtean Fisikako Nobel saria irabazi zuen Bloembergenek, A. L. Schawlow eta K. Siegbahn lankideekin batera, laser espektroskopiari buruz egindako lanengatik eta laser irradek molekularen egiturari buruzko informazio xehea lortzeko duten baliagarritasuna nabarmendu izanagatik.