Bloch, Marc
Historialari frantsesa (Lyon, 1886 - Trévoux, 1944). Estrasburgoko unibertsitatean eta Sorbonakoan izan zen irakasle, Erdi Aroa gai zuela lehenengoan eta Ekonomiaren historia Sorbonan. Lucien Febvrerekin Annales d’histoire économique et sociale aldizkaria sortu zuen. Historianb eta ekonomian oinarrituriko bere ikerlanetan aipagarriak dira Les Rois thaumaturges (Errege taumaturgoak, 1924), Les Caractères originaux de l’Histoire rurale française (Frantziako nekazarien historiaren ezaugarriak, 1931) eta La Société féodale (Gizarte feudala, 1939-1940) liburuak. Bera hil eta gero argitara eman zen ezkutuan idatziriko Apologie pour l’histoire delakoa (Historiaren apologia, 1952). Naziek ezarritako juduen aurkako legeak jasan behar izan zituen. 1942. urtean Frantziako erresistentzian hartu zuen parte. Alemaniarrek fusilaturik hil zen 1944. urtean.