Bloch, Ernst
Alemaniar filosofoa (Ludwigshafen, 1885 - Tübingen, 1977). Gaztetandik lotu zitzaion sozialismoari, eta Thomas Münzer, iraultzako teologoa eman zuen argitara (1922). Nazismoaren aurka egoteagatik Ameriketara erbesteratu zen (1935). Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan Leipzig-eko Karl Marx unibertsitatean irakatsi zuen filosofia. 1961. urtetik aurrera Tübingen-go unibertsitatean jardun zuen. Bertan, utopiaren funtzioari buruzko lanetan jarraitu zuen; utopia gizarteen etorkizun historikoaren ikusmolde nagusi gisa ulertzen zuen.