bizkar
iz. Giza gorputzaren atzeko aldea, besaburuetatik gerrira doana. || Animalia baten gainaldea lepotik isatsera. || Mendi baten gainaldea, zabala denean bereziki. || -en bizkar (hartu, utzi, bota…). -(r)en gain, -(r)en kontura. || bizkarra berotu. Jipoitu. || bizkar(ra) eman. Atea itxi eta ateari bizkarra emanaz gelditzen da. || bizkarretik. (Inoren) kontura. Langilearen bizkarretik mantentzen dira alferrak. || bizkarrez. Bizkarrez itzulirik, badoa ingelesa. || bizkar(-)zorro. Bizkarrean eramateko zorro edo zaku uhalduna. v Geol. Itsas hondoko bizkarra. Itsasoaz hitz eginez, elkarrengandik urruntzen diren bi plaken arteko tarte goratua. Itsas hondoan, urrunduz dihoazen bi plaka tektonikoen artean, zartadura edo sakonune luze bat izaten da eta hortik laba ateratzen da; hala, laba hoztean, gogortu egiten da eta bi mendilerro sortzen dira plaken ertzetan, laba pilatzen joan ahala gero eta handiagoak egiten direnak.