Bizkaiko Golkoa
(Fr. Golfe de Gascogne; Esp. Golfo de Bizcaya; Ing. Bay of Biscay) Ozeano Atlantikoko Golkoa, Euskal Herriko kostaldetik harantz zabaldu eta Galiziatik Bretainiara hedatzen dena. Kantauri itsasoa, Gaskoniako kostaldea eta Bretainia Hegoaldeko itsasoa hartzen ditu. Historian barrena Euskaldunen Itsasoa izenaz ezagutu da. Ekaitz ugari eta ur irabio handiak ditu. Arrantzagune garrantzitsua izan da betidanik. 1981ean gas hobi garrantzizko bat aurkitu zen Bermeoren aurrean.