bizkar bustia
(Gazt. espalda mojada; Ing. wetback). Bravo ibaia igerian zeharkatuz Estatu Batuetan legez kanpo sartzen diren langile mexikarrei ematen zaien deitura. Jatorria XX. mende hasieran du bizkar bustien ihesaldiak: 1910eko Mexikoko iraultzaren eta Estatu Batuetako garapen ekonomikoaren ondorioz, milaka mexikarrek alde egin zuten, gerra zibiletik ihes eta bizi maila hobetzeko lan bila. Etengabeko migrazio saldoei aurre egiteko, 1996az geroztik estatubatuar immigrazio zerbitzuek hesiak eraiki zituzten, eta zaintza indartu. Urte hartan, 252 mexikar saiatu ziren Estatu Batuetan sartzen, eta haietatik 36 hil ziren, itota edo goseak.
- Bizkai
- Bizkaia
- bizkaiera
- Bizkaiko Golkoa
- bizkaitar
- bizkar bustia
- bizkar
- Bizkargi
- bizkarka
- bizkarketa
- bizkarki