Bizkargi
Bizkaiko mendia (566 m). Oiz mendiarekin batera Bizkaiko itsasaldeko ibaien eta Ibaizabal ibaiaren eskuinaldeko adarren arteko banalerroa eratzen du, Larrabetzu eta Gernikaldearen artean. Gerra Zibilean (1936-1939) zazpi egun iraun zuten gudu latzak izan ziren bertan, Bilboko Burdinazko Hesitik gertu izaki.