Bi Urte Beltzak
Espainian, 1933ko azaroa eta 1936ko otsaila bitarteko aldiari eman ohi zaion izena. Aldi horretan eskuinak gehiengoa zuen gorteetan, Gil Roblesen CEDA eta Lerrouxen alderdi erradikala elkartu baitziren. Aurreko agintaldian onarturiko lege sozialen deuseztapena eta Bartzelonako eta Asturiasko matxinaden zapalkuntza bortitza izan ziren garai horri horrela deitzeko arrazoiak.