Bessenyei, Giörgy
Hungariar idazlea (Bercel, 1747 - Pusztakovácsi, 1811). Protestante familia bateko semea. Idazle talde bat eratu zuen nazio hizkuntza goratzeko eta Hungariak Austriarekiko zuen kultura mendekotasuna apurtzeko asmotan. Alemaniera eta frantsesa bere kasa ikasi zituen eta filosofia eta literatura izan ziren bere ardura nagusiak. Voltaireren mireslea izan zen. Bi tragedia Agis eta Buda, eta Maria Teresaren gorteari buruzko satira bat idatzi zituen: Tarimenen bidaia.