Bessemer, Henry
Ingeniari ingelesa (Charlton, Hertfordshire, 1813 - Londres, 1898). Asmakari asko zor zaizkio; ezagunena altzairua lortzeko prozedura da (1855). Bere izena daraman metodo hau merkea zenez, berehala hedatu zen. Sheffielden lantegi handiak eraiki zituen metodo hori erabiltzeko eta ohore eta aberastasun handiak bereganatu zituen. v Bessemer-en prozedura edo bihurgailua. Teknol. Sir Henry Bessemer-ek, burdina altzairu bihurtzeko asmatu zuen prozesua. Labe garaitik ateratako burdin urtuari eta harekin nahasturik dagoen ikatzari aire beroa presioz jaurtitzean Bessemerren bihurgailuaz ikatza erre egiten da eta burdina altzairu bihurtzen.