Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bespertilionido

izond. Zool. Kiropteroen familia bateko animaliez esaten da. Familia honetakoak dira saguzar mota gehienak. Txikiak izaten dira, 3 eta 10,5 cm artekoak. Sudur mintzik ez dute; oso belarri handiak dituzte eta isats luzea. Intsektujaleak dira; eltxoak eta horien familiako beste zenbait animalia jaten dituzte batik bat. Mundu guztian daude horrelakoak, eta horietakoak dira Europako saguzar gehienak ere.