Besson, Colette
Frantses atleta (Bordele, 1946). 1968an izugarrizko arrakasta izan zuen Mexikoko Olinpiar Jokoetan 400 metroko lasterketa irabazi zuenean, Lilian Board britainiarra garaitu baitzuen. 1969an Europako txapelketan (Atenas) Nicole Duclos-i utzi behar izan zion garaipena; hala ere, bi korrikalariek denbora bera egin zuten, 51,7 segundo, munduko errekorra hain zuzen ere.