Bessa-Luís, Agustina
Eleberrigile portugaldarra (Vila Mea, 1922). Gizabanakoaren bizitza, denbora eta emakumea dira haren obrako gai nagusiak, eta askatasun estetikoa, fantasia, metafora ugariak eta munduaren ikuspegi sinbolikoa, berriz, ezaugarri nagusiak. 1948an argitaratu zuen lehen eleberria, Mundu dataduna. Gero beste eleberri asko idatzi zituen, hala nola Os Super-Homens (1950, Supergizonak), A sibila (1954), Os Incuráveis (1956), A Muralha (1957, Harresia), As Relaçoes Humanas trilogia (1964-66, Gizakien arteko harremanak), Crónica do Cruzado Osb. (1976, Osb gurutzedunaren kronika), Os meninos de Ouro (1983, Ouroko haurrak). Eleberri historiko eta biografikoak ere idatzi ditu: Fanny Owen (1979), Sebastiao José (1981) eta Memórias Laurentinas (1996), besteak beste.