Benedetti, Mario
Uruguaiko idazlea (1920). Idazle ezkertiarra; militarrek diktadura ezartzean bere herritik erbesteratu behar izan zuen. Poesia, saiakera eta kontakizun alorrean emankor agertu den autore honen zenbait lan: Esta mañana (1949), El último viaje (1951), La tregua (1959), La muerte y otras sorpresas (1968), Poemas de otros (1974). Geroztik, liburu ugari argitaratu ditu. Horietariko batzuk: La casa y el ladrillo (1977), Viento del exilio (1978) poesiaren alorrean; Con y sin nostalgia (1977) eleberriak, eta El escritor latinoamericano y la revolución posible (1974), El escritor y la crítica en el contexto del subdesarrollo (1977), El recurso del supremo patriarca (1979) saiakerari dagokionez. 1980ko hamarraldiaz geroztik, Montevideon eta Madrilen bizi da, txandaka, eta artikulu ugari idazten ditu egunkarietan. 1996an Ipuin guztiak liburua argitaratu zuen.