Bene, Carmelo
Italiar antzezlea, antzerkigilea, zinemagilea eta idazlea (Campi Salentina, Lecce, 1937). Veneziako jaialdian arrakasta handia lortu zuen Turkiarren Andre Maria (1968) lanarekin. Film horretan bera izan zen zuzendaria eta antzezle nagusia. Carmelo Beneren joera barrokoa eta probokatzailea nabarmen gelditu zen lan horretan, eta baita ondorengoetan ere: Hamlet bat gutxiago (1973), S.A.D.E. (1975). Ondoren antzerkian aritu zen, eta abangoardiako joeren maisu agertu zen.