Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benedikto

Hainbat antipaparen izena.  v  Benedikto V.a, «Gramatikaria» deitua. Antipapa (964-966). Erromatarrek hautatua Leon VIII.aren aurka, Joan XII.a hil ondoren. Othon I.ak Hanburgora erbesteratu zuen. Hainbaten aurrean bera izan zen legezko Aita Santua.  v  Benedikto X.a (Joan Mincius). Tusculum familiak indarrean ezarri nahi izan zuen antipapa, kardinalek legez aukeraturiko Nikolas II.aren aurka (1058-1059).  v  Benedikto XIII.a (Pedro Martínez de Luna). (Illueca, 1324 - Peñiscola, 1423). Klemente VII Avignongo antipapa ordezkatzeko aukeratu zuten antipapa (1394-1423). Hala hitz eman bazuen ere, ez zuen kargua utzi eta Frantziari aurre egin ondoren, ez zuen Gregorio VII.aren aitasantutza onartu ezta Pisa (1409) nahiz Konstanzeko (1417) kontzilioen erabakiak ere. Avignondik alde eginda 1409an, Peñiscolako gotorlekuan gorde zen 1415etik aurrera.  v  Benedikto XIV.a (Bernard Garnier). Antipapa aukeratu zuten Peñiscolan Klemente VIII.aren aurka.