Benedetti Michelangeli, Arturo
Piano-jotzaile italiarra (Brescia, 1920 - Lugano, 1995). Mundu osoan ospe handia izan zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren (erresistentzia antifaxistan jardun zuen) Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan kontzertu ugari eskaini zuen. 1964an Brescia eta Bergamoko nazioarteko Piano Jaialdia eratu zuen, eta berak zuzendu zuen 1969 arte. 1960ko hamarkadan Errusian, Japonian, Hego Ameriketan eta Estatu Batuetan egin zituen emanaldiak. Debussy, Ravel eta Scarlatti izan zituen musikari gogokoenak, eta perfekzionista zen oso.
- Bendjedid, Chadli
- bendo
- Bene, Carmelo
- Benedek, Laslo
- Beneden, Edouard van
- Benedetti Michelangeli, Arturo
- Benedetti, Mario
- Benedict, Ruth Fulton
- benedikatu
- benedikatze
- Benedikto