Bendery
edo Bender. (Errumanieraz Thigina). Moldaviako hiria, Dniester ibaiaren ertzean. 114.000 biztanle (1985). v zeta, portzelana, makina elektrikoak. v Historia. Errusiarren eta turkiarren arteko gerretan hainbatetan hartu zuten Bendery errusiarrek (1709, 30.000 musulman hilik; 1789; 1806). 1812an turkiarren esku geratu zen berriz ere. 1919az gero Errumaniaren barne bazegoen ere, 1945etik aurrera Sobiet Batasunaren barruan egon zen, Moldaviarekin batera.