Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Belfort

Frantziako Ipar Ekialdeko prefetura hiria (Belfort Lurraldea), Savoureuse ibaiaren ertzean. 57.317 biztanle. Gaztelua, Saint-Christophe eliza (XVIII m.); Herriko Etxea (XVIII m.).  v  Industria mekanikoa, fundizioak, industria elektrikoa, ehun langintza, industria kimikoa, janari industria.  v  Historia. Hiri alsaziarra, 1305. eta 1636. urteen bitartean Austriako koroaren eskuetan egon zen. Frantsesen eskuetara igaro zen, Westfaliako itunaren ondorioz (1648). 1870eko gerran, 103 egunez egin zien aurre setiaturiko Belfortek oste alemaniarrei. Hala, Frankfurteko itunaren arabera (1871), Alsazia Alemaniaren mende gelditu arren, Belfortek frantsesen eskuetan iraun zuen.