Belfort, Territoire de
(Belfort Lurraldea). Frantziako ipar-ekialdeko departamendua [90], Franche-Comté lurraldean. 609 km2 eta 131.999 biztanle (1987). Hiriburua: Belfort. Mugak: Vosges departamendua, iparraldean; Haut-Rhin departamendua, ipar eta ekialdean; Doubs departamendua eta Suitza, hegoaldean eta Haute-Saône departamendua, mendebalean. Haut-Rhin (Alsazia) departamenduko eskualdea, berekin gorde zuen Frantziak Alsazia 1871n alemaniarren eskuetara igaro zenean (Franfurkteko ituna, 1871). 1922. urtean departamendu bihurtu zen.