Belgrad
(Serbieraz Beograd «hiri zuria») Serbia eta Jugoslaviako hiriburua, Save eta Danubio ibaien elkargunean. 1.470.073 biztanle (1981, Novi Breogadeko aldiriekin batera). Unibertsitatea. Ibai portua. Industria eta salerostegune garrantzitsua. v Historia. Zeltek sortua, hiri erromatarra izan zen eta, XIV. mendetik aurrera, Serbia eta Hungariako erresumen hiria (XV. m.). 1456an Joan Hunaydik turkiar setiatzaileak ohiltzea lortu bazuen ere, Suleimanen osteak bertan sartu ziren 1521ean. 1867an otomanoek alde egin eta aspaldidanik lehian ziren bertako serbiar eta austriarren arteko gatazkak areagotu ziren, Belgraden jabe egin nahirik. Lehen Mundu Gerran austriarrek eta bigarrenean Alemaniako naziek (1941) hartu ondoren, Tolbukhin mariskal sobietarrak askatu zuen 1944an.