Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Belen

(Arameieraz Bayt Lahm «Ogi Etxea») Jordaniako hiria (Jerusalemgo probintzia), Israelek «Sei Egunetako Gerra»ren ondoan hartutako lurraldean dagoena. 24.000 biztanle.  v  Bibliaren garaian, Daviden familiaren sorterria. Iragarle batek Mesias baten sorterria izango zela iragarri zuen (Mikeas, V, 1). Mateo (II, 1-6) eta Lukas (II, 4-15) apostoluen Ebanjelioek datu horiek gogorarazi eta Jesusen jaiotza ezagutarazten dute. Jesusen Jaiotzaren Basilika, tradizioaren arabera, Constantinok eta Santa Helenak K.o 326tik aurrera jasoa. Justinianok (VI m.) eta gurutzatuek (XII m.) berriztatu zuten basilika. Belen kristauen hiri santua da. Basilikako gurtza, txandaka aritzen diren latino (frantziskotar), greziar eta armeniarren esku dago.