Beleixe irratia
Euskara hutsezko herri irratia. 1999ko apirilean jarri zen martxan. Etxarri Aranatzen du egoitza eta Sakana osoan entzun daiteke. Beste bi herri irratirekin batera Sarea delakoa osatu ondoren, hainbat programa batera emititzen dituzte. Beleixeren bidez, Euskal Herria Irratia entzun daiteke Sakanan. Programazioa denetarikoa da.