Basusarri
Lapurdiko udalerria, Baionako kantonamenduan. Izen ofiziala Bassussary du. Mugak: iparraldean Angelu eta Baiona, ekialdean Milafranga, eta mendebal nahiz hegoaldean Arrangoitze eta Uztaritze. 6,51 km2. 1999ko erroldaren arabera, 1.866 biztanle ditu (basusartarrak). Auzoak: Basusarri, Joantipi, Bordaberria eta Oihenart. Euskara, lapurtera; euskaldunak % 34. Langile gehienak inguruko herrietako industrietara joan ohi dira, Baionara bereziki. v Historia. 1150. urteko dokumentu batean Bila-Nave izenaz ageri zen Basusarri herria nahiz eta mende bat lehenagoko dokumentuan (Urrezko Liburua deiturikoan) Basusarri izena agertzen den.