basurde
iz. Urde basatia (Sus scrofa). v Urde basatia da; ilea latza eta sarria, eta muturra luzea ditu; 90 cm-ko altuera, 1,80 m-ko luzera eta 150etik 300 kilora arteko pisua izaten du. Leku zingiratsuetan bizi da, baina baita baso lehorretan ere. Eurasian eta Afrikan dago zabalduta, baina Europako herrialde askotan desagertu egin da. Taldeetan biltzeko joera du; emeak, ume eta ar ahulenekin ibiltzen dira taldean. Egunez zuloan gordeta egon ohi dira eta arratsean janari bila irteten dira. Azaro aldera jartzen da emea irausi eta arrak estali ondoren, sei, zazpi, eta hamabi umetaraino egin ditzake handik hemezortzi, hogei hilabetetara.