Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

basuto

iz. Etnogr. Afrika beltzeko herria. Herri honetakoak hegoafrikarrak dira arrazaz, eta bantua dute hizkuntza. Sotho ere deitu izan zaie etnia honetako kideei. Vaal eta Zambeze ibaien arteko lurraldeetan, Kalahariko eremuaren mendebalean bizi dira. Joan zen gizaldiko gerren ondorioz, zenbait bantu talde Basutolandiako mendietara baztertu ziren eta gaur Lesotho deritzon herrialdeko biztanleria eratu zuten.