Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bat

zenbtz. zehatz. Zenbaki arrunten segidan lehena; banakoa gehiago mugatu gabe adierazteko erabiltzen da. || Mugaturik erabilia, 1 ikurraz adierazten den zenbakia. || Batean. adlag. Gurasoekin batean bizi da bere etxean. Bata etortzearekin batean joan da bestea. || Bat-batean. adlag. Prestaketarik gabe, kolpez. || Bat-bateko. izlag. Bat-bateko bertsoak. || Bat-batekotasun. iz. Bat-batekoaren nolakotasuna. || Bat edo bat. Bat edo bat erraz aurkituko duzu. || Bat egin. Batu. || Bat-egite. Batzea. || Baten bat. Norbait. || Batera. Guztiek batera oihu egin zuten. Nirekin batera doa nire itzala. Zu iristearekin batera abiatuko naiz. || Bateratsu. adlag. Ia batera. || Bat ere. Ez du bilera bat (bakarrik, bera) ere huts egin. || Bat etorri. Zurekin bat nator horretan. || Batez beste. adlag. Erdiko kopurua harturik. || Batez besteko. izlag. Batez besteko kopurua. || Batez ere. adlag. Besteak baino areago, bereziki. || Bat izan. a) Elkarturik egon, bat etorri. b) Gauza bera izan.  v  Batez besteko aritmetikoa. Mat.nkopuru emanda (a1, a2,…, an) ai(i= 1, 2, …, n) kopuruen batura n-rekin zatituz lortzen den kopurua. ai-ren kopuru handiena eta txikienaren arteko bat izango da beraz kopuru hori.  v  Batez besteko balioa. ik. batez besteko aritmetiko.  v  Estatistikan, ausazko aldagai baten itxaropena.  v  Batez besteko geometrikoa.nkopuru emanda (a1, a2, …, an), emandako kopuruen biderkaduraren n-garren erroa.  v  Batez besteko koadratikoa.nkopuru emanda (a1, a2, …, an), emandako kopuruen karratuen batez besteko aritmetikoaren erroa.