Bastiat, Frédéric
Ekonomialari baionarra (Baiona, 1901 - Erroma, 1850). Bederatzi urte zituela umezurtz gelditu eta Landetan bizi izan zen aitonaren ondoan, Mugron herrian. Lan ugariren egilea. Cobden ingelesaren saio eraberritzaileen berri izanik, Cobden et la Ligue liburuarekin plazaratu zen. Liberalismo baikorraren aldekoa, truke-askatasunen aldeko elkarte bat sortu zuen 1846an. Aduanetako legediaren aurka idazki sail bat argitaratu zuen Sophismes économiques izenpean. Sozialismoaren eta protekzionismoaren aurkakoa izanik ere, ez zen Malthusen eta Ricardoren eskola liberal klasikoaren aldekoa eta lege ekonomiko probidentziazkoetan sinesten zuen: «Nor bere buruaz arduratuz gero, Jainkoak denetan pentsatzen du» zioen Harmonies économiques izenburuko lanean.