Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bastidako Kantonamendua

Lapurdi eta Nafarroa Beherean zehar hedatzen den kantonamendua. Udalerri hauek osaturik dago: Aiherra (N. B.), Isturitze (N. B.), Bastida (N. B.), Beraskoitze (L) eta Ahurti (L). 114,92 km2. 1999ko datuen arabera, 5.776 biztanle ditu. Kantonamendu honetatik Aran ibaia igarotzen da. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza eta hauen inguruan sorturiko industria dira.