Bastia
Korsikako ipar-mendebaleko hiria, Korsika Garaia frantses departamenduko prefetura hiria, Mediterraneo itsasoaren ertzean dagoena. 52.000 biztanle. Santa Maria katedrala (XVII m.), San Joan Bataiatzailearen eliza (XV-XVI m.), Gobernari genoarren jauregia (XIV-XVI m.). v Korsikako salerosketa harremanak bideratu eta bidaiak hartzen dituen portuari esker, Korsikako merkataritzagune nagusia da Bastia. Janari industria, tabakoa, eskulanak. Turismoa. v Bastia, genoarrek 1383an fundatua, Korsikako hiriburua izan zen 1767. urtea arte. Frantsesen eskuetan, Golo departamenduko hiriburua izan zen (1793-1811).