Barzani, Mullah Mustafa al-
Buruzagi kurdua (Barzu, 1903 - Rochester, 1979). Kurduen Errepublikako gudalburu nagusia zelarik (1945), Iran eta Sobiet Batasunera jo behar izan zuen, Iraketik egotzita. 1958an Irakera itzuli zen eta Kurdistango Alderdiko buru izendatu zuten. Autonomia lege bidez lortu ezinik, 1961ean berriz ere altxatu zen Bagdadeko gobernuaren aurka. Irakeko gobernuak kurdu herriaren genozidioa bideratu zuen eta, negoziazio ugariren ondoan, nolabaiteko autonomia lortu zuten arren, irakiarrak bi alditan saiatu ziren Barzani hiltzen; hark estatutua gaitzetsi eta eraso berri bati ekin zion, Iran eta Estatu Batuak alde eta Sobiet Batasuna aurka zituelarik. Altxamendu honen aurkako zapalkuntzaren ondorioz milaka kurduk Irana erbesteratu behar izan zuten 1975ean. Mustafa Barzani 1979an hil ondoan, Mussad Barzani haren semeak jarraitu zuen Kurdistanen aldeko borrokan.
- Bartzelona
- Bartzelona
- Baruchello, Gianfranco
- barur
- Barye, Antoine Louis
- Barzani, Mullah Mustafa al-
- Bas, Juan
- basa 1
- basa 2
- basa-
- basabazter