Bas, Juan
Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1959). Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Bartzelonan, El Víbora, Tótem edota Cimoc aldizkarietan egin zuen lan gidoilari gisa, eta baita irratian eta telebistan ere. Narratiban, bere obrarik ezagunenak Alacranes en su tinta (2002), euskal nazionalismoaren kritika zorrotza, eta Voracidad (2006) dira. Azken liburu horrekin literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2007an. Bereak dira ere, besteak beste, La taberna de los 3 monos (2001), El oro de los carlistas (2001), Zumalakarregik setiatutako Bilbon girotua, Tratado sobre la resaca (2003), La cuenta atrás (2004), Urtain boxealariaren biografia eleberri moduan kontatua, eta El número de tontos (2007), El correo egunkarian argitaratutako iritzi-artikuluen bilduma.