Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barye, Antoine Louis

Frantses eskultorea (Paris, 1796 - Paris, 1875). Animalia basak irudikatzen zituen batez ere; Tigre devorant un gavial (1831) eta Lion écrassant un serpent (1833) lanengatik ospe handia hartu zuen. Animalien anatomia zehaztasun harrigarriz emana da Baryeren liburuetan, bere mugimendu senaren bidez gaien epikotasuna edo eite dramatikoa nabarmentzen dituelarik. Bere lanen inkonformismoa kritikatua izan zuten arren, agindu ofizialak jaso zituen (Lion en marche de la colonne de Juillet, 1840). Halaber, lan klasikoagoak ere egin zituen: Thesée combattant le Minotaure, Le Lapithe et le Centaure (1850).