Bartrá, Agustí
Katalan olerkaria (Bartzelona, 1908 - Tarrasa, 1982). Bere lehen liburua irudi sentsualez betea ageri da: Cant corporal (1938). Gerra zibilaren ondoren Ameriketara erbesteratu zen. L’arbre de foc (1946) liburuan gerra-poemak biltzen dira: sinboloen bidez bere drama eta aberriarena unibertsal bihurtzen ditu. Bartrá-ren gainerako lan poetikoaren barne aurkitzen dira: Màrsias i Adila (1948); Oda atlàntica (1951); L’evangeli del vent (1956). Gero, 1971n argitaratutako liburu batean ordura arteko lanak bildu zituen: Obra poètica completa. Geroztikakoak dira: Deixant flors a la tomba de Rilke (1975); La fulla que tremola (1979); Haikus d’Arinsal (1981), etab. Eleberria, Crist de 200.000 braços (1968) eta antzertia, El tren de cristall (1978), La noia del girasol (1982), ere landu zituen. Itzultzaile gisa ere nabarmendu zen.