Bartolome santuaren Gaua
Parisen 1572ko abuztuaren 23-24ko gauean egin zen protestante sakailari ezarririko izena. Hilketak urrira arte iraun zuen probintzietan. 1570ean protestanteen alde izenpetutako itunak (Saint-Germaingo bakea: Coligny almirante hugonotearen asmoen arabera, aliantza frantsesak Ingalaterrara eta Herbehereetara bideratu ziren eta Henrike Nafarroakoa, geroko Henrike IV.a, errege familiako kide bihurtu zen), alderdi katolikoaren altxamendua ekarri zuen. Coligny hiltzeko saioaren porrotaren ondoren (1572ko abuztuak 22), hilketarako baimena lortu zuten Karlos IX.a erregearengandik. 3.000 pertsonatik gora hil ziren, Coligny besteren artean, Henrike Nafarroakoa eta Marguerite Valoiskoaren ezkontza zela eta, Parisa hurbildu ziren protestanteen artean. Buruzagi kalbinista asko hil bazituzten ere, protestanteen guneak ez zituzten osoro suntsitu.