Barré-Sinoussi, Françoise
Frantziar medikua (Paris, 1947). 2008an Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen, Luc Montagnierrekin batera, Giza Immunoeskasiaren Birusaren (GIB) inguruan egindako lanengatik. Harald zur Hausen alemaniarra ere saritu zuten, giza papiloma birusaren inguruan egindako aurkikuntzagatik.