Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barraud, Henry

Musikagile frantsesa (Bordele, 1900 - 1997). Paul Dukas eta Louis Aubertekin ikasi zuen musika. 1930eko hamarraldian laguntzaile aritu zen Tritonen (Parisen) antolatzen zituzten musika kontzertu ospetsuetan, eta 1944-1948 urteetan Frantziako Irrati Nazionaleko musika saioen arduraduna izan zen. RTF Frantziako III. irrati kate nazionala zuzendu zuen 1948tik 1965 arte. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Frantziako irratigintzaren kultura edukia berritzeari ekin zion, idazle ospetsuei elkarrizketak eginez batez ere (Paul Claudel, André Gide, Leautaud...), musikari handiei (Igor Stravinski...) eta denetariko artistei (Pierre Boulez musikagile eta orkestra zuzendaria, Iannis Xenakis musikagile eta arkitektoa...).