Barre, Raymond
Frantses politikari eta ekonomialari eskuindarra (Saint-Denis-de-la-Réunion, 1924 - Paris, 2007). Lehen Ministroa izan zen J. Chiracen gobernuak dimisioa aurkeztu ondoan (1976), eta 1981ean utzi behar izan zuen kargua, Giscard d’Estaing hautagaiaren porrotaren ondoren. 1988ko lehendakaritzako hauteskundeetako lehen bozketan botoen % 16,55ekoa lortu zuen. 1995ean Lyongo alkate hautatu zuten eta 2001era arte kargu horretan jarraitu zuen.