Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bamberg

Alemaniako hiria. Main-en ibaiadarra den Regnitz ibaiaren bazterrean dago, Bavarian. 80.000 biztanle ditu. Garrantzi handiko kaia du. Industria ugari dago bertan; garagardoarena eta tabakoarena dira garrantzitsuenak. XI. mende hasierako katedral erromaniko berezia, lau dorretakoa, sute batek suntsitu zuena eta XIII. mendean berriro eraikia. E. T. A. Hoffmann-en jaioterria; orkestra sinfoniko ospetsua (Bamberger Symphoniker).