Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bambuck, Roger

Frantses korrikalaria (Pointe-à-Pitre, 1945). Frantses sprint korrikalari onenetakotzat hartzen da. 1966an Europako txapelduna izan zen 200 metrotan; 1967an 100 metroko 4 erreleboetan munduko txapelketa irabazi zuen Piquemal, Berger et Delecour-ekin batera. 1968an Mexikoko Olinpiar Jokoetan 100 metroko 4 erreleboetako brontzezko domina irabazi zuen. 1988-1991 urteen bitartean, Michel Rocard-en gobernuko Gazteria eta Kirol ministerioko ministro ordezkari izan zen.