Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bamiyan

Afganistango probintzia; 23.338 km2 eta 400.000 biztanle. Garrantzi handiko merkataritza eta kulturagune izan zen antzinatean, zeta bideetako bat bertatik igarotzen zelako. Oso ezagunak dira Bamiyan harana mugatzen duten haitzetan V-VI. mendeetan monje budistek zulatutako haitzuloak eta beraietan gaur arte iraun duten pinturak. Orobat ezagunak dira bi Buda erraldoiak, bat 35 m-takoa eta bestea 53 m-takoa, Auranzeg Indiako enperadore mogol ikonoklastak kanoikadaz eraso eta itxuragabetu zituenak.