Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bamileke

iz. Etnogr. Kamerun mendebaleko goi-ordokietan bizi den arraza beltzeko herri bateko kidea. Nekazaritzan oinarritzen da herri honen ekonomia, abeltzaintzak ere nolabaiteko garrantzia baduen arren. Gizon batek emazte bat baino gehiago izan ditzake. Taldeetan daude antolaturik bamilekeak, eta talde bakoitzak buruzagi bat du. Oso bereziak dira herri honen arkitektura, eskultura eta pintura. Etxeak habeen gainean egiten dituzte. Bitxia da, baita ere, bertako buruzagien inguruan eginiko artea, buruzagiek esertzeko aulkiak, batez ere. Pinturak, eta eskulturak gehienbat, eragin handia izan zuten XX. mende hasierako artean, Picassorengan, besteak beste.