Balzola, Policarpo
Euskal matematikaria (Irun, 1813 - Irun, 1879) Bere herriko idazkaria izan zen. Eragiketa aritmetikoak egiteko makina bat asmatu eta Gipuzkoan erabiltzen zen neurri sistemei buruzko liburua eman zuen argitara (Tablas de Correspondencia de todas las Pesas y Medidas de Guipúzcoa, 1853). Balzola izan zen, era berean, Irungo hiri zabaldegia marraztu zuen teknikarietako bat, Iparraldeko burdinbidea bertara iritsi ondoren.