Balza Aguilera, Javier
Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1957). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea da. Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzako legelari gisa, prozedurak defendatu ditu Auzitegi Konstituzionalean. Kargu hauek bete ditu Eusko Jaurlaritzan: Legegintza Garapeneko zuzendaria (1987), Araubide Juridikoko zuzendaria (1988) eta Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko sailburuordea (1991). 1995az geroztik, Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoko eta Garapen Autonomikoko idazkari nagusia izan da, eta 1999an, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu izendatu zuten.
- baltzu
- baluba
- balutxiar
- balutxiera
- Balutxistan
- Balza Aguilera, Javier
- Balzac, Honoré de
- Balzola, Asun
- Balzola, Policarpo
- Balladur, Edouard
- Ballard, James Graham