Balutxistan
edo Belutxistan. Pakistan eta Iranen artean hedatzen den lurralde idorra, Oman Itsasoaren ertzean, eta balutxi edo paxtun herri nomadak bizi direna. 1.000 m-tik gora dagoen zabaldi guztiz idorra da, eta basamortu gisako klima du. Mahasti, gari eta kotoigintza bideratzen duten oasi zenbait. Behi eta ardi aziendak. Ikatz eta burdin hobiak. v Historia. Greziarrek Gedrosia deitu zuten lurralde hau persiar akemenestarren agintepean egon zen. VIII. mendean, arabiarrek hartu zuten, Persia eta Afganistanen esku egon ondoren. Ingelesak bertan egokitu ziren 1839-1840 urteetan eta 1877an haien protektoratu bihurtu zen. 1887an, inperio indo-britainiarrak bereganatu zuen Balutxistan. Pakistanen esku egon da 1949tik aurrera, eta estatu horretako probintzia da: 347.192 km2 eta 4.332.000 biztanle (1981). Hiriburua: Queta. v Irango Balutxistanek probintzia bat osatzen du Seistan lurraldearekin batera: 181.578 km2 eta 1.205.980 biztanle (1986). Hiriburua: Zahedan.